Ortopedia bat baino askoz gehiago

Ortopedia bat baino askoz gehiago

Donostiako Errekalde auzoko Agila eraikinean topatuko gaituzu.

400 m2-ko espazioan laguntza-produktu eta laguntza tekniko sorta zabal batez osatutako erakusketa topatuko duzu, zuk zeuk produktuak ikusi eta frogatzeko prestatua. Gure erakusketaren barruan azken berrikuntzak erabiliz egokitutako komun eta sukalde bat ere ikusi ahal izango dituzu, etxeko obra egin aurretik frogatzeko aukera izan dezazun.

Neurriak hartzeko gela bat ere badugu, ortesien balorazio, neurri hartze eta frogak egiteko. Garrantzitsua baita neurri egokiko ortesia erabiltzea.

Gure tailer propioa ere topatuko duzu, non zerbitzu teknikoko arduradunak behar dituzun muntai, konponketa eta moldaketak egingo dizkizun.

Gure lan taldea laguntzeko prest izango duzu, merkatuan dauden azken berrikuntzen gainena daudenak. Guztion artean zuretzat egokiena den laguntza teknikoa bilatuko dugu.

Gu ezagutzera etorri nahi baduzu, iristea erraza da, Topoan edota autobusez etor zaitezke. Kotxez etorri behar baduzu, doako aparkalekua dugu inguruan.