Ezaugarriak
Maila ezberdinen arteko aldeak saihesteko irtenbide ugari daude, baia arrapalak dira horretarako modu azkar eta eraginkorrena.
Zure beharrei hoberen egokitzen den arrapala zein den jakiteko erabilera, mugikorra izan behar duen edota aldaparen maila zenbatekoa den jakitea beharrezkoa da.
Arrapala mugikorrak
Momentuan jarri eta kentzeko oso erabilgarriak. Bai espaziorik hartu ez dezaten edota leku ezberdinetan erabili ahal izateko (furgonetara igo eta jaitsi, arrapala bat egitea ezinezkoa den eskaileretan erabiltzeko…) egokiak. Modelo txiki eta oso arinak ere badaude, gurpildun aulkian bertan eramateko pentsatuak, edozein oztopo topatuz gero hau gainditu ahal izateko.
Arrapala finko modularrak
Obra beharrik gabe, soluzio erraz, azkar eta kostu txikiagokoa. Muga arkitektonikoak modu iraunkorrean kentzen dituzte, arinak dira, oso gogorrak, erraz mugi daitezke eta kalean erabiltzeko egokiak dira.
Obra arrapalak
Muga arkitektonikoak modu iraunkorrean kendu eta irisgarritasun unibertsala epe luzera bermatzeko soluzioa.