Laguntza teknikoen beharra baduzu (gurpildun aulkiak, eskorgak…) kasu askotan Osakidetzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziatzen dituzte. Erosketa egin aurretik, galdetu eta bide horretan aholkatuko dizugu.
Eusko Jaurlaritza, Osasun Saila. Prestazio ortoprotesikoen katalogoa
Eusko Jaurlaritzak, Osakidetza eta Osasun Sailaren bitartez, eurek onartutako establezimenduetan erositako zenbait protesi eta ortesi finantzatzen ditu, beti ere bere katalogoaren barne badaude. Horretarako aurretiaz medikuaren idatzizko agindua beharko duzu. Behar izanez gero, zatoz eta laguntza honen kudeaketan lagunduko dizugu.
Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte Politika Saila
Gipuzkoako Foru Aldundi mendekotasun egoeran dauden eta Gipuzkoan bizi diren pertsonen eskura ditu diru-laguntza eta prestazio ezberdinak. Gizarte zerbitzuetan hasten da prozesu hau, pertsona bakoitzaren egoeraren balorazioa eskatuz. Balorazio horren emaitzaren araberakoa izango da eskura ditzakezun diru-laguntzen mota.
Lguntza hauek tramitatzeko beharrezko informazioa jasotzeko, Udaletxe bakoitzeko Gizarte Zerbitzuetara jotzea beharrezkoa da. Hauek dira Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituen laguntzak:
Familia ingurunean zaintzeko prestazioa
Familiako kideek eskainitako zaintzari loturiko prestazioa.
Zerbitzuari lotutako prestazioak
Zerbitzu publiko edo intunpekoetara sarbiderik lortu ez denean ematen da diru-laguntza hau.
Laguntza pertsonalerako prestazioa
Eguneroko ekintzak aurrera eramateko autonomia maila handitzen duten kanpo zerbitzuak kontratatzeko laguntza.