Ezaugarriak
Erabilerrazak dira, eta lesioak saihesten dituzte, bai zaintzailearentzat, bai erabiltzailearentzat. Beharrezkoak dira transferentziarako laguntza oinarrizkoenak transferentziak modu seguruan egiteko nahikoak ez diren egoeretan. Lesio-arriskua askoz ere txikiagoa da laguntza ematen duenarentzat, eta transferentzian segurtasuna oso handia da.
Sabaiko garabia
Sistema horiek oso leku gutxi hartzen dute, baina jarduteko espazio erabilgarria mugatua da beti, eta erreiak sabaian jartzeak definitzen du. Transferentziaren erraztasuna eta segurtasuna maximoak dira gailu horiekin. Aipatutako guztiagatik, transferentzia errepikakorrak egiteko egokiak dira, beti espazio berberen artean, adibidez; ohetik dutxara edo ohetik komunera.
Elebazio garabiak / Zikoinak
Zentroko hainbat solairutan erabiltzeko aukera ematen duten garabi mugikorrak. Oso moldakorrak eta ekipoek erabiltzeko errazak. Garabi zikoina aukeratzean, kontuan izan behar da zentroko erabiltzaile guztiei egokitu behar zaiela, kontuan hartu behar dela esekitokiaren karga-ahalmena eta jasotze-tartea. Oso garrantzitsua da ordezko piezen kostua aldez aurretik jakitea.
Bipedestazio garabiak
Gorputz-enborra kontrolatzen duten pertsonentzat dira egokiak; beraz, transferentzia errazagoa eta erosoagoa da. Gainera, egunero garbitzeko erabiltzen dira. Garrantzitsua da bipedestatzeko makina bat aukeratzean, karga maximoa ezagutzea, baita bipedestazioko ergonomia ere.
Igerilekuetako garabiak
Igerileku eramangarrirako garabia, garraiatzeko ahalik eta erraztasun handiena, igerilekuko edozein gunetan tolesteko eta gordetzeko aukera ematen du.