Ezaugarriak
Etxean egunerokotasunean erraztasun eta erosotasuna emango diguten egokitzapen asko egin ditzakegu.
Etxea bere osotasunean irisgarri bilakatzea erronka handienetako bat izaten da. Jatorriz dituen diseinu desegokiak: korridore estuak, arrapalarik ez egotea, komun txikiak, ate estuak, entxufe altu edo baxuak… egunerokoan traba ugari topatzea suposatzen dute. Horregatik, zure autonomia maila handiena ziurtatuko dituen egokitzapenak egitea beharrezkoa da, etxetik aske eta eroso mugi zaitezen.
Egun bide asko daude traba hauek konpontzeko eta zure kasuan egokienak zaizkizunak bilatzen lagunduko zaitugu. Zenbait aldaketa errazak dira, etxean ditugun elementu moldagarriekin egiten direlako, beste batzuk teknologia eta domotizazio bidez lor daitezke eta beste batzuk obra bidezko moldaketekin.
Pertsiana automatikoak, bere altuera moldatzen duten altzariak, detekzio bidez zabaltzen diren ateak, sentsoredun iturriak… Zure egunerokotasuna hobetzen lagunduko dizugu inbertsio txikia eginez eta etxean ahalik eta obra gutxien gauzatuz, zure autonomia maila handituko duten detaileak zainduz.