Haurrentzat gurpildun aulkiak

Sille Electrica infantil

Haurrentzat gurpildun aulkiak

Kanpoko gurpildun aulkiak

Aulki hauek haurrak erraztasunez mugitu daitezela bidertzen dute, familiako beharrei moldatuz.

Haurren aulkiak hiru taldetan banatu ditzakegu:

Kotxetxoak

Kotxetxoak lehen kanpoko mugikortasun sistemak dira, neurri ugaritan daude eskuragai eta oso moldagarriak dira, haurrekin batera eboluzionatuz. Ohiko kotxetxoak baino iraunkorragoak dira eta jarrera egokia mantentzeko sistemak dituzte. Tolestu eta garraiatzeko errazak dira egokiturik ez dauden ibilgailuetan.

Haurrentzat eskuzko aulkiak

Haurrentzat eskuzko aulkien aukera zabala dago, bakoitzaren beharrei moldatzen direnak. Gurasoek bultzatutako aulkietatik hasita haurrek erraztasunez edozein tokitan (eskolan, etxean, kalean…) mugituko dituzten aulki arinetara arte. Aulki hauek oso erakargarriak dira bai kolore nahiz ematen dituzten aukera ugariengatik ere. Haur bakoitzaren eboluzioa eta jarrera egokia mantentzen lagunduko duten osagaiak ere badira eskuragai.

Haurrentzat aulki elektrikoak

Tarte luzeak nekatu gabe aulkiarekin egiteko gai diren haurrentzat dira. Autonomia eta bakoitzaren ezaugarriekiko moldagarritasun handia eskaintzen dute. Iraunkorrak eta egonkorrak dira, haurrak ariketa eta jolasetan aktiboki parte hartu dezala erraztuz. Estetika erakargarria dute hainbat koloreren artean aukeratzea baitago.