Formakuntza

Formakuntza

Egoitza batean lan egiten duten profesionalen etengabeko formazioak eragin zuzena du egoitzako erabiltzaileen zaintzaren kalitatean. Horregatik, formazio programa berezi bat lantzen dugu urtero, gaitasun profesionalak garatzeko, beti ere eduki teoriko-praktikoen bitartez, jakintzen berritze eta eguneratzea landuz.

Mobilizazio eta transferentzia teknikak, laguntza teknikoen erabilera zuzena, lan-estresaren lanketa eta bestelako gaien inguruko ikastaroekin, zaintza lanetan aritzen diren pertsonen ezagutzak zabaltzen ditugu.

Formazio plan hau behar eta gabezien azterketatik eratzen dugu, egoitza bakoitza ezberdina dela ulertuaz. Horregatik plan hauek modu pertsonalizatuan osatzen dira, egoitzako zuzendaritzarekin batera, egoitza eta bertako erabiltzaileen beharrak asetu eta kalitatezko zaintza bermatzeko asmoz.