Norentzat?
Ohean edo aulkian ordu asko ematen dituzten pertsonek erabiltzen dituzte gehienbat, baina puntualki oheak nahiz aulkiak erabiltzen dituzten pertsonen erosotasuna hobetzeko ere erabili daitezke.
Ezaugarriak
Presioak eragindako ultzeren agerpena saihestea da euren betebeharra. Horrez gain, azaleko lesioen agerpena murrizten dute, jarrera egokia mantentzen lagundu, odol presio egokia sustatu eta zirkulazioari mesede egiten diote. Honi guztiari esker erabiltzailearen erosotasuna areagotu egiten da. Eskaren kontrako produktuen eskaintza oso zabala da eta oso garrantzitsua da kasu bakoitzari egokitzen zaiona jakitea. Produktu hauen sailkapena euren presio ultzerak prebenitzeko duten ahalmenaren arabera egiten da, materiala kontuan izan gabe. Koltxoi eta kuxinak oso pertsonalak dira eta intentsiboki erabiltzen direnak, beraz, beharrezkoa den denbora eskaini behar diegu aukeratzerako orduan.
Koltxoiak
Abantailak | Desabantailak | |
---|---|---|
Bisko | Prezio lehiakorrak dituzte eta oso ondo banatzen dute presioa. | Beroa ematen dute, gorputza hondoratu eta mugitzeko zailtasunak ematen dituzte. |
Airea | Zamak oso ondo banatzen dituzte barruko gelaxkek airea banatzen dutelako. | Aire gelaxkak zulatu egin daitezke eta materiala plastikozkoa denez beroa ematen du. |