Historia
Zenta helburu jakin batekin jaio zen: pertsona helduen, aniztasun funtzionala duten pertsonen eta euren familien beharrak asetzea, bai etxean zein kalean. Zure autonomia, baita zure familiarena hobetzeko lan egiten dugu.
2013tik daramagu partikular, egoitza eta erakunde publikoei gure ortopedia eta soluzio globalen (mugikortasuna, etxebizitzen egokitzapena, laguntzen kudeaketan aholkularitza, zerbitzu teknikoa…) zerbitzuak eskaintzen. Beti kasu bakoitza aztertu eta modu pertsonalean landuz.
Kasu guztiek komunean zerbait badute, zera da, hauen berezitasuna: ez daude bi kasu berdin. Horregatik eskaintzen ditugun zerbitzuak pertsona bakoitzari erabat egokituak dira, bakoitzaren beharrei erantzuna emanez.
Gure taldea
Araceli Granda
Goi-mailako teknikari ortoprotesikoa
Goi zein behealdeko gorputz-adar zein bizkarrezurreko lesioak prebenitu zein birgaitzeko produktu ortesikoetan berezitua nago, baita presioaren ondoriozko ultzeren prebentzio eta tratamenduan.
“Ortesi eta protesiak bezalako laguntza-teknikoei esker gure betiko bizitza normalarekin modu inklusibo batean jarrai dezakegu.”
Elena García
Terapeuta okupazionala
Tetapeuta okupazionala eta aholkulari pertsonala naiz. Ergonomia, laguntza-produktu eta mugikortasun urritasuna duten pertsonen transferentzien inguruko formazioak ematen ditut baita ere. Diplomada en Terapia Ocupacional. Colegiada ETOLE Nº 33.
“Postura on batek erosotasuna ematen digu eta itxuragabetze edo ultzerak saihesten du. Baina batez ere, postura egoki batetik, sedestazio edo postura eseri batetik, gure ingurunearekin askoz eroso eta askeago erlazionatuko gara, gure patologia edo egoera fisikoa dena delakoa izanda.”
Inax Garmendia
Aniztasun Funtzionalean berezitutako aholkularia
Zahartze zein aniztasun funtzionalerako laguntza-produktuak dira nire berezitasuna. Batez ere produktu hauen pertsonalizazioa: gurpildun aulki elektrikoak, aulki aktiboak, zein kirolerako gurpildun aulkiak. Pertsona bakoitzak bere behar propioak ditu eta horregatik aulkia pertsonara egokitzea berebizikoa da. Inoiz ez alderantziz.
“Gurpildun aulkia edozein erabiltzaileren gorputz-atal bat gehiago da. Horregatik, neurrira egokitzea eta pertsonalizatzea, oso garrantzitsua da. Horrek aulkia fidagarri, ziurra eta erosoa bilakatzen baitu.”
Jacinto Guinaldo
Laguntza-produktuetan berezitutako zerbitzu teknikoa
Elementu elektromekanikoen konponketa, muntai eta mantenua dira nire espezialitatea: motorizazio sistemak, aulkiak, oheak, garabiak… merkatuko marka esanguratsuenetako produktuak ezagutuz. Zerbitzu teknikoaren beharra baduzu, laguntzeko prest naukazu.
“Salmenta ondorengo zerbitzu tekniko azkar eta eraginkor bat beharrezkoa da, aulkiak, scoter-ak edota oheak gure bezeroen egunerokotasunean oso garrantzitsuak dira eta.”
Luz Cascallar
Mendekotasun eta zahartzaro aholkularia
Zahartzaroa eta mendekotasuna nire iilbide profesionalaren ardatza dira, sektore hauetan eskarmentu handiak dudalarik.
“Pertsona guztiei entzun eta euren behar eta lehentasunak ezagutzea oso garrantzitsua da, bere bizi proiektuarekin ahalik eta autonomia handienarekin jarraitzen laguntzeko.”