Zenta Silver Economy-aren Euskadiko lehen Foro Global honetan egongo da erakunde erakusketari gisa. Sektoreko profesionalentzako topagune gisa jardungo du, eta nazioarteko erreferentziazko hizlariekin kongresu bat eta esparru horretan gertatzen ari diren berrikuntza nagusiak ezagutzeko aukera emango duen azoka bat konbinatuko ditu.
- Erakusketariak: 45 ekimen berritzaile aukera eremu desberdinetan: etxea eta ingurunea bizitza luzerako, arreta eta zaintza, zahartze aktiboa eta osasungarria, eta finantza plangintza.
- Living Lab: Living Lab gunea eta 30 demo tailerretik gora, ekimen horien aplikazioa testatzeko eta ezagutzeko.
- One-to-one bilerak: aldez aurretik itxitako bilerak erakusketarien eta bertaratutakoen artean.
Azaroaren 8an eta 9an izango da, Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian.
Zer aurkituko duzu?
BILTZARRA
Silver Economy arloan erreferenteak diren profesionalen hitzaldiak, eta ekonomia hori bultzatzeko politika publikoak.
AZOKA
Zer emango dizu ekitaldi honek?
- Ezagutu Age-Tech eta Silver Economy-ari lotutako azken joerak.
- Adinekoen ongizatearen zerbitzurako soluzioak probatu, demo tailerren eta living lab espazio baten bidez.
- Lotu one-to-one topaketak zure intereseko erakusketariekin eta parte-hartzaileekin.
- Konektatu Silver ekosistemako eragileekin, toki-, nazio- eta nazioarte-mailan, networkingerako hainbat guneri esker.
- Ezagutu erreferentziazko politika publikoak Silver esparruan.
¿Qué es ADINBERRI?
Gipuzkoako Foru Aldundiaren estrategia berritzailea garatzen duen fundazioa da, zahartze osasuntsua bermatzeko berrikuntza-potentziala maximizatzen duena. Informazio gehiago, hemen: https://www.adinberri.eus/eu/adinberri
Esteka interesgarriak:
Webgunea: www.adinberrisilverforum.com LinkedIn: www.linkedin.com/company/adinberri Twitter: https://AdinberriFund Traola: #AdinberriSilverForum2023