TRIRIDEKO BANATZAILE OFIZIAL ESKLUSIBOA GIPUZKOAN

Potentzia handia gidatzean, oso arina eta erabilgarria garraiorako eta diseinu italiar modernoa. TRIRIDEren handbikeek ezaugarri nagusi hauek dituzte. 

Gipuzkoan TRIRIDE marka esklusiboki banatzeko akordioa sinatu dugu.

Probatu nahi duzu? Informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara: comercial@zenta.es edota deitu .943 105 205.

Jar zaitez nire lekuan

Mugikortasun jasangarri eta inklusiboa

Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea dela eta, irailaren 17an eta 18an Donostiako Alderdi Ederren izango gara, Dbusek eta Donostiako Udaleko Mugikortasun Departamentuak elkarrekin antolatutako  “Jar zaitez nire lekuan”  jardueran.

Gehiago irakurri “Jar zaitez nire lekuan”

Inter Ortho taldera gehitu gara

Zentan Inter Ortho taldearekin bat egin dugu. Talde honek estatu mailako ortopedia ezberdinak biltzen ditu, guztion artean hazten eta hobetzen ikas dezagun. Eta guk horrela uste dugu: Elkarrekin gehiago gara.

Taldearen helburua formazio ezberdinak lantzea da, gure zerbitzuak hobetzeko eta puntako gailuak ezagutzeko. Baita hornitzaileekin akordioetara iritsi eta zuei produktuak prezio merkeagoan eskaini ahal izatea.