Noticias

Zure baterien zaintza

GELEZKO BATERIAK: AHOLKU BATZUK.

Zure ahulkiaren bateriak ezagutu ditzagun. Mugikortasunerako produktuek dituzten bateriak ez dute zer ikusirik, adibidez, kotxeek erabiltzen diren bateriakin. Kotxeentzat erabiltzen diren bateriak energía kantitate handiak denbora tarte txikian asaktzeko diseñaturik daude, higikortasunerako produktuen bateriak aldiz, energia uniformeki askatzen dute denbora luzez. Azken hau da gurpildun ahulki elektrikoek dituzten baterien kasua (ziklo luzeko bateria izenen ezagutzen dira)

Bateria mota hauek erabiltzen duten sistema “gel” izeneko elektrolitoen garraioa da, “gel” hau guztiz zigilaturik dago bateriaren kanpoko estalkian. Behar duten zaintza bakarra bateriari karga egokiak ematea da. Bateriaren estalkia zigilaturik dagoenez, sagurtasun guztiz garraia daitezke azidorik botatzeko beldurrik gabe. Horrez gain, hegazkinetan garraiatzea baimendu dute.

Ahaztu ezin diren aholku errazak. Jar itzazu zure ahulkiaren bateriak gau osoz kargatzen- ez moztu kargaren zikloa. Itxaron gauera karga luze bat egin ahal izateko, bateriak gustiz karga daitezen.

Kargadorea deskonektatzerakoan, konektoretik tira behar da, ez kabletik. Kontuan izan kablea non kokatzen duzun, ez dezazun zapaldu edo estroputz egin. Ez da gomendagarria kableak tentsio gehiegi izatea ere.

Ez ezazu kable luzagarririk erabili ez bada guztiz beharrezkoa. Kable luzagarri egoki bat erabiltzen ez bada sute edo talka elektriko bat eragin dezake. Nahitaez erabili behar baduzu kontuan izan, lotailuaren larakoak kablearenaren zenbaki, tamaina eta forma berdinekoak direla. Bestalde ziurtatu kable luzagarria ondo konektatuta dagoela eta funtzionatzen duela.

Begirada bat eman ahulkiaren edo scooterraren eskuliburuari, bertan baterien karga eta mantenimentu prozesuak azaltzen dira

Bateriak nola zaindu denbora luzez erabiltzen ez badira.

Konfinamendu garaian, adibidez, gutxienez 15 egunez geldirik egotera behartuta daude, kasu hauetan bi bateriak elkartzen dituen kablea soltatu behar da eta astean behin gutxienez karga oso bate egin behar zaie.

Nola alda ditzazket nire gelezko bateriak?

Jar zaitez kontaktuan baimendurik dagoen hornitzaile/banatzaile batekin batería berriak eskatzeko.

Sunrise Medicalen blogetik hartutako zatia.