Mugikortasun jasangarri eta inklusiboa
Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea dela eta, irailaren 17an eta 18an Donostiako Alderdi Ederren izango gara, Dbusek eta Donostiako Udaleko Mugikortasun Departamentuak elkarrekin antolatutako “Jar zaitez nire lekuan” jardueran.
Bi egun horietan, 10:00etatik 13:00etara Dbuseko autobus bat jarriko da Alderdi Ederren, bertara hurbiltzen direnek zailtasun sentsorial batzuk esperimentatzeko hainbat jardueratan parte hartu ahal dezaten, erabiltzaileen arteko enpatia eta elkar ulertzea sustatzeko eta pertsonen hainbat mugapen ikusarazteko, esaterako, mugitzeko zailtasunak, ikusmen urritasuna, etab.
Zentatik, laguntza tekniko ezberdinak jarriko ditugu bertaratzen zaretenon eskura, gurpildun aulki elektrikoak, aulki aktiboak, motorizazio sistemak, makuluak… Helburua hauen erabiltzaile diren pertsonek autobusa erabiltzean bizi duten esperientzia zure azalean bizitzea da.
“Jar zaitez nire lekuan” izeneko jarduerarekin asmoa da erabiltzaileak egoera jakin batzuetan jartzea, hainbat elementuren bitartez, esaterako aniztasun funtzionala duten eprtsonen lekuan jartzeko, autobusa gurpildun aulki batean igota erabiltzea nolakoa den frogatuz. Era berean, aurreikusita dago udalaren teknikariekin saio bat egitea. Jardueran, mugikortasun arazoak dituzte pertsonekin edo aniztasun funtzionala duten pertsonekin lan egiten duten beste zanbait elkarte eta erakunde batzuek ere hartuko dute parte, hala nola, Begisare, ONCE eta Elkartu.