Ondarretan ibiltzea, itsasoan bainu bat hartzea edota igerilekuan murgiltzea. Udan ohikoak diren ekintza ugari egiterakoan traba asko topatzen ditugu: gurpilak hondarretan ez dira ondo mugitzen, gurpildun aulkiak ezin dira uretan sartu… Horretarako laguntza teknikoak behar izaten ditugu, egingo dugun ekintza bakoitzera egokitzen direnak.
Baina egiten dugun ekintza bakoitzerako aulki batekin kontatzea zaila da: bat egunerokotasunerako, bestea hondartzarako, bestea elurretara joateko, edota mendira. Baina Rodem-eko lan taldeari ekintza-anitzeko aulkia ezagutu dugu: Hippocampe. Aulki hau hondartzan, igerilekuan, mendian, zein elurretan ibiltzeko egokia da, askatasun handia emango dizularik.
Laguntza tekniko moldakor eta erabilera askotarikoak topatzen ditugunean, zuei erakusteko irrikan egoten gara. Horrelako gailuek askatasun eta autonomia maila handiagoa ematen digutelako, oztopoak murriztuz.