Zenta, Adinberri Silver Forum Kongresuko erakuslea.

Zenta Silver Economy-aren Euskadiko lehen Foro Global honetan egongo da erakunde erakusketari gisa. Sektoreko profesionalentzako topagune gisa jardungo du, eta nazioarteko erreferentziazko hizlariekin kongresu bat eta esparru horretan gertatzen ari diren berrikuntza nagusiak ezagutzeko aukera emango duen azoka bat konbinatuko ditu.

  • Erakusketariak: 45 ekimen berritzaile aukera eremu desberdinetan: etxea eta ingurunea bizitza luzerako, arreta eta zaintza, zahartze aktiboa eta osasungarria, eta finantza plangintza.
  • Living Lab: Living Lab gunea eta 30 demo tailerretik gora, ekimen horien aplikazioa testatzeko eta ezagutzeko.
  • One-to-one bilerak: aldez aurretik itxitako bilerak erakusketarien eta bertaratutakoen artean.

Azaroaren 8an eta 9an izango da, Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian.

Zer aurkituko duzu?

BILTZARRA

Silver Economy arloan erreferenteak diren profesionalen hitzaldiak, eta ekonomia hori bultzatzeko politika publikoak.

AZOKA

Zer emango dizu ekitaldi honek?

  • Ezagutu Age-Tech eta Silver Economy-ari lotutako azken joerak.
  • Adinekoen ongizatearen zerbitzurako soluzioak probatu, demo tailerren eta living lab espazio baten bidez.
  • Lotu one-to-one topaketak zure intereseko erakusketariekin eta parte-hartzaileekin.
  • Konektatu Silver ekosistemako eragileekin, toki-, nazio- eta nazioarte-mailan, networkingerako hainbat guneri esker.
  • Ezagutu erreferentziazko politika publikoak Silver esparruan.

¿Qué es ADINBERRI?

Gipuzkoako Foru Aldundiaren estrategia berritzailea garatzen duen fundazioa da, zahartze osasuntsua bermatzeko berrikuntza-potentziala maximizatzen duena. Informazio gehiago, hemen: https://www.adinberri.eus/eu/adinberri

Esteka interesgarriak:

Webgunea: www.adinberrisilverforum.com LinkedIn: www.linkedin.com/company/adinberri Twitter: https://AdinberriFund Traola: #AdinberriSilverForum2023

TRIRIDEKO BANATZAILE OFIZIAL ESKLUSIBOA GIPUZKOAN

Potentzia handia gidatzean, oso arina eta erabilgarria garraiorako eta diseinu italiar modernoa. TRIRIDEren handbikeek ezaugarri nagusi hauek dituzte. 

Gipuzkoan TRIRIDE marka esklusiboki banatzeko akordioa sinatu dugu.

Probatu nahi duzu? Informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara: comercial@zenta.es edota deitu .943 105 205.

Jar zaitez nire lekuan

Mugikortasun jasangarri eta inklusiboa

Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea dela eta, irailaren 17an eta 18an Donostiako Alderdi Ederren izango gara, Dbusek eta Donostiako Udaleko Mugikortasun Departamentuak elkarrekin antolatutako  “Jar zaitez nire lekuan”  jardueran.

Gehiago irakurri “Jar zaitez nire lekuan”

Inter Ortho taldera gehitu gara

Zentan Inter Ortho taldearekin bat egin dugu. Talde honek estatu mailako ortopedia ezberdinak biltzen ditu, guztion artean hazten eta hobetzen ikas dezagun. Eta guk horrela uste dugu: Elkarrekin gehiago gara.

Taldearen helburua formazio ezberdinak lantzea da, gure zerbitzuak hobetzeko eta puntako gailuak ezagutzeko. Baita hornitzaileekin akordioetara iritsi eta zuei produktuak prezio merkeagoan eskaini ahal izatea.