Uretan sartzea edozein lekutan egin daiteke Sofaorekin. Hondatzetan, lakuetan, baita bide zehatza ez duten lekuetan ere ibil zaitezke. Sofao Ø38 cm-ko gurpil puzgarriei esker, irisgarritasun gutxi duten lurretan ere erabili dezakezu
Aukera bikaina igerilekuetara eta hondartzetan sartzeko. Aulkia bainatzeko, deskantsatzeko edo profesionalak laguntzeko. Minutu baten muntatzen da, herramientarik gabe.
Sofaoren ezaugarri interesgarriena uretan flotatzen duela da. Erabiltzailea bakarrik, laguntzarik Gabe igeri egin dezake segurtasun guztiarekin.
Altueran doitzeko moduko buruko euskarriari eta 5 posiziotan inklinatzeko moduko bizkarraldeari esker, Sofao edozein pertsonentzako balio du, bai umeentzako bai helduentzat naiz eta menpekotasun larria eduki.
Sofaorekin transferentziak murriztu daitezke. Laguntzaileak autotik itsasora eraman dezake bainua hartu behar duena, trakzio-heldulekuari, bultzada-eskulekuari eta lur mugikorra izanez gero tolestu daitezkeen bi gurpil puzgarriei esker.
Sofaoak ez du mantenumendurik behar, urarekin pasa bainua bukatzerakoan besterik gabe. Bere aluminio anodizatuzko eta altzairu herdoilgaitz elektropulatuzko egiturak eta Batyline ehunak korrosioa saihesten du.
Bainua bukatzerakoan, Sofao tunbona bilakatzen da, eguzkia hartzeko erosotasunez.