Noticias

Trakzio zentrala gurpildun aulkietan

Gurpildun aulki elektriko ugari dituzu merkatuan, hainbat trakzio-sistema ezberdin dituztenak eta baita zure beharrak asetzeko egokitzapen ezberdinak eskaintzen dituztenak. Baina aulkia erosterako orduan, normalena aulkiak ematen dituen pertsonalizazio eta egokitze aukerei buruz hitz egiten da, eta askotan ez zaio behar adinako garrantzia ematen aulkiaren trakzioari, aulkia aukeratzeko funtsezko elementua izanik.

Aulki elektrikoetan hiru trakzio-mota ditugu aukeran: atzekoa, aurrekoa eta zentrala. Indar eragilea non dagoen, hori da euren arteko aldea eta honen arabera, egoera eta behar bakoitzean aulki bat edo beste izango da egokiagoa.

Ohikoena aurreko edo atzeko trakzio-aulkiei buruz hitz egitea da, erdiko trakzioa ezezagunena delarik.  Eta bitxia da, bere ezaugarriak direla eta trakzio zentraleko aulkiak egokiak baitira, bai kanpoaldean, zein barruan erabiltzeko. Beren ardatzaren inguruan biratzen dutenez, oso biraketa-erradio txikia dute eta honek leku estuetarako egoki egiten ditu. Gainera, gehienak aulki trinkoak direnez eta neurri txikikoak, etxean egokitzapenak egiteko beharra murrizten dute. Europa mailan trakzio zentrala gurpildun aulki elektrikoen joera nagusia da, zalantzarik gabe.

Erdiko trakzioa duten aulki gehienek sei gurpil dituzte: bi motor-gurpil nagusi aulkiaren erdian, eserlekuaren azpian kokatuak, eta beste bi gurpil txiki aurrean eta atzean, aulkiak askoz aktiboagoak eta erabilgarriagoak izan daitezen.

Aipatutako ezaugarriez gain, aulki hauek erosotasun handiagoa ematen digute, trinkoak direnez, hankak 90 gradutan izanda esertzeko nahikoa leku baitute.