Noticias

Desgaitasuna Duten Pertsonen Nazioarteko Eguna

1992tik, abenduaren 3an Desgaitasuna Duten Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Ospakizun bat baino gehiago, kolektiboa ikusarazten eta ezgaitasunak dituzten pertsonen egoera hobetzen saiatzen den aldarrikapena da, baita aukera berdintasuna eskatzeko eguna.

Gaur egun, gizartean aurrerapauso handiak eman diren arren, oraindik ere beharrezkoa da desgaitasunak dituzten pertsonen integrazio handiagoa sustatzea, naiz eta munduan dagoen kolektibo minoritario handi eta zabalena izan.

Egun honen baitan daude desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta ongizatea gizartean modu transbertsalean sustatzea, gizarteko esparru guztietara iristeko: ekonomia, kultura, bizitza soziala, politika…

2019an oraindik oztopo asko daude kolektibo hau osatzen duten pertsonen eguneroko bizitzan. Eta ez gara ari gure hiriak are irisgarriago bihurtzeko premiaz soilik, baita kolektibo honetako kideak duten aukera faltagatik mendekotasunera bultzatzen dituzten eta eragozpenez.

Zentan bat egiten dugu aldarrikapen honekin, abenduaren 3a kolektiboaren errekonozimendurako eguna izatera iristen den unearen esperoan.