Makulu edo bastoi bat ikusten dugunean, gauza erraz eta konplikaziorik gabekoa dela iruditzen zaigu. Baina bastoi guztiek ez dute guztientzat balio. Horregatik, bat erosi aurretik, zer behar duzun ondo pentsatu, eta zuretzako egokiena zein den bilatu behar duzu.
Nahiz eta adineko pertsonen artean gehiago erabiltzen den, ez da zahartzaroari loturiko produktu bat soilik. Gazte edo adin ertaineko pertsona askok lesio baten ondoren oinez berriro hasteko edo joan-etorriak erosoagoak bilakatzeko ere erabiltzen dituzte.
Zure kasua dena delakoa izanda, argi izan behar dugu gure beharretara gehien egokitzen den bastoia aukeratu behar dugula. Eta hau ondo erabiltzen ikasi, erorketa edota erabilera oker baten ondorioz minik egon ez dadin.
Horregatik, bastoi bat erostean, jarraitu beharreko bost gomendio hauek uzten dizkizuegu:
- Luzeera:
Bastoiak ez luzeegia, ezta motzegia ezin duela izan nahiko argi izaten dugu guztiok orokorrean. Baina neurri zuzena zein den, hori izaten da zalantza nagusia. Azalpen hauek jarraituz erraza izango zaizu aurrerantzean: jarri zutik eta besoak erortzen utzi eta eskatu norbaiti zure eskumuturretatik lurreraino dagoen distantzia neurtzeko. Distantzia hori izango da zure bastoiaren heldulekutik lurreraino egon beharko duena.
- Heldulekuak:
Heldulekua oso garrantzitsua da, zure sostengua baita, zure euste-puntua. Metalikoa edo material laua ez izatea gomendatzen da, eskuetatik irris egitea ekiditeko. Kako edo alderantziz jarritako U forma dutenek eskua erraz libratzeko aukera ematen dute. Erosoenak forma anatomikoa duten heldulekuak dira. Eta bastoia gainean pisu handia kargatu behar duten pertsonentzako horiek dira egokienak. Oreka eta estabilitatea bilatzen baduzu, makuluen antzera besoa hartzen dizuten bastoiak dira hoberenak. Batez ere eskuetan arazoren bat baduzu.
Hoberena, helduleku ezberdinak probatzea, zuretzako egoki eta erosoena zein den jakiteko.
- Pisua:
Kontuan izan bastoiak zure pisua jasan behar duela, deformazioak eta hausturarik sufri ez dezan. Horregatik, ondo begiratu bat aukeratzerakoan, izan ere, eredu bakoitzak karga maximo bat jasaten du.
- Materiala:
Erabilera motaren arabera, material batzuk besteak baino gomendagarriagoak izango dira. Aluminiozko makilak dira ohikoenak, altuera erregulagarriak izaten dituzte eta oinez ibiltzean egonkortasuna emateko edo lesio oso arinak laguntzeko prestatuta daude. Egurrezko makilak astunagoak eta zurrunagoak dira, baina ezin dira erregulatu.
Karbono-zuntzez egindakoak dira arinenak eta erresistenteenak, erraz tolesten dira gehienak eta oso leku gutxi hartzen dute.
- Erabilera mota eta maiztasuna:
Kontuan izan zenbateko maiztasunez erabili nahi duzun. Noizean behin erabiltzeko bada, ez duzu inbertsio handirik egin behar. Makila tolesgarriak ekonomikoak dira eta, gainera, ez dute asko okupatzen hauek gordetzeko momentuan. Maizago erabiltzeko bada, makila arin eta espezializatuak dira zure aukerarik onena. Hasierako inbertsioa handiagoa da, baina epe luzera errentagarriagoa izango da, eta erosotasun handiagoa izango duzu zure joan-etorrietan.
Etxean edo kalean erabiltzeko badira, ez labaintzeko tratamendua duten kontera duen bastoia beharko duzu. Mendian erabiltzeko bada, itsasgarritasun handiagoko edo puntadun konteraduna beharko duzu.
Maiz euria egiten duen lekuetarako soluzio honenetako bat aterki-bastoia da. Ateri dagoen bitartean esku bakarra izango duzu okupatua. Euria hasten duenean, aterkia ireki eta barnetik bastoia ateratzen duzu.
Baina gogoratu, bastoi bat aukeratzeko, hoberena modelo ezberdinak probatzea da. Zentan bastoi ezberdinak ditugu zure eskura, zatoz eta lasia probatu. Eta zalantzarik baduzu edo laguntza behar baduzu, gustura lagunduko zaitugu.