Nola aukeratu behar dut nire bastoia?

Makulu edo bastoi bat ikusten dugunean, gauza erraz eta konplikaziorik gabekoa dela iruditzen zaigu. Baina bastoi guztiek ez dute guztientzat balio. Horregatik, bat erosi aurretik, zer behar duzun ondo pentsatu, eta zuretzako egokiena zein den bilatu behar duzu.

Nahiz eta adineko pertsonen artean gehiago erabiltzen den, ez da zahartzaroari loturiko produktu bat soilik. Gazte edo adin ertaineko pertsona askok lesio baten ondoren oinez berriro hasteko edo joan-etorriak erosoagoak bilakatzeko ere erabiltzen dituzte.

Zure kasua dena delakoa izanda, argi izan behar dugu gure beharretara gehien egokitzen den bastoia aukeratu behar dugula. Eta hau ondo erabiltzen ikasi, erorketa edota erabilera oker baten ondorioz minik egon ez dadin.

Gehiago irakurri “Nola aukeratu behar dut nire bastoia?”

Desgaitasuna Duten Pertsonen Nazioarteko Eguna

1992tik, abenduaren 3an Desgaitasuna Duten Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Ospakizun bat baino gehiago, kolektiboa ikusarazten eta ezgaitasunak dituzten pertsonen egoera hobetzen saiatzen den aldarrikapena da, baita aukera berdintasuna eskatzeko eguna.

Gaur egun, gizartean aurrerapauso handiak eman diren arren, oraindik ere beharrezkoa da desgaitasunak dituzten pertsonen integrazio handiagoa sustatzea, naiz eta munduan dagoen kolektibo minoritario handi eta zabalena izan.

Gehiago irakurri “Desgaitasuna Duten Pertsonen Nazioarteko Eguna”

Trakzio zentrala gurpildun aulkietan

Gurpildun aulki elektriko ugari dituzu merkatuan, hainbat trakzio-sistema ezberdin dituztenak eta baita zure beharrak asetzeko egokitzapen ezberdinak eskaintzen dituztenak. Baina aulkia erosterako orduan, normalena aulkiak ematen dituen pertsonalizazio eta egokitze aukerei buruz hitz egiten da, eta askotan ez zaio behar adinako garrantzia ematen aulkiaren trakzioari, aulkia aukeratzeko funtsezko elementua izanik.

Aulki elektrikoetan hiru trakzio-mota ditugu aukeran: atzekoa, aurrekoa eta zentrala. Indar eragilea non dagoen, hori da euren arteko aldea eta honen arabera, egoera eta behar bakoitzean aulki bat edo beste izango da egokiagoa.

Gehiago irakurri “Trakzio zentrala gurpildun aulkietan”

Euskadi Lagunkoia, adineko pertsonentzako hiri lagunkoiak

Euskadi Lagunkoia OMEren “Age-friendly Enviroment Programme”-n oinarritua dago eta gizartearen parte hartzea sustatu eta pertsona helduekin lagunkoiagoak diren bizi eremuak sortzea sustatzen du.

Proiektu honek, Osasunaren Mundu Erakundeak finkatutako helburuak maila lokalean lantzen ditu, Eusko Jaurlaritza eta Matia Institutua buru dituelatik.

Gehiago irakurri “Euskadi Lagunkoia, adineko pertsonentzako hiri lagunkoiak”

Jar zaitez nire lekuan

Mugikortasun jasangarri eta inklusiboa

Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea dela eta, irailaren 17an eta 18an Donostiako Alderdi Ederren izango gara, Dbusek eta Donostiako Udaleko Mugikortasun Departamentuak elkarrekin antolatutako  “Jar zaitez nire lekuan”  jardueran.

Gehiago irakurri “Jar zaitez nire lekuan”

Mendian, zein itsasoan.

Ondarretan ibiltzea, itsasoan bainu bat hartzea edota igerilekuan murgiltzea. Udan ohikoak diren ekintza ugari egiterakoan traba asko topatzen ditugu: gurpilak hondarretan ez dira ondo mugitzen, gurpildun aulkiak ezin dira uretan sartu… Horretarako laguntza teknikoak behar izaten ditugu, egingo dugun ekintza bakoitzera egokitzen direnak.

Baina egiten dugun ekintza bakoitzerako aulki batekin kontatzea zaila da: bat egunerokotasunerako, bestea hondartzarako, bestea elurretara joateko, edota mendira. Baina Rodem-eko lan taldeari ekintza-anitzeko aulkia ezagutu dugu: Hippocampe. Aulki hau hondartzan, igerilekuan, mendian, zein elurretan ibiltzeko egokia da, askatasun handia emango dizularik.

Gehiago irakurri “Mendian, zein itsasoan.”

Inter Ortho taldera gehitu gara

Zentan Inter Ortho taldearekin bat egin dugu. Talde honek estatu mailako ortopedia ezberdinak biltzen ditu, guztion artean hazten eta hobetzen ikas dezagun. Eta guk horrela uste dugu: Elkarrekin gehiago gara.

Taldearen helburua formazio ezberdinak lantzea da, gure zerbitzuak hobetzeko eta puntako gailuak ezagutzeko. Baita hornitzaileekin akordioetara iritsi eta zuei produktuak prezio merkeagoan eskaini ahal izatea.

Gidari inklusiboak

Gaur Orona Ideon izan gara Elkartu eta Gipuzkoako Foru Aldundia – Diputación Foral de Gipuzkoarekin batera. Ekitaldi honetan gidariek autobusetan irisgarritasuna hobetzeko asmoz, formazioa jaso dute, teoriko zein praktikoa. Gure gurpildun aulkiak eraman ditugu Lurraldebuseko txoferrak gurpildun aulkian ibiltzen diren erabiltzaileen lekuan jarri eta autobusera igo eta jaistea nolakoa den bizi dezaten.